Skip to main content

Zorionak eta urte berri on!

Agenda 21ekin bat eginez, herri guztia apaingarri txikiez bete ordez, aurtengoan gabon festetarako Araneko iturria atontzea erabaki zen. Egitasmo hau aurrera ateratzeko asmoz, DBH 3-ko ikasle talde batek, Arte Hezkuntzako eta Teknologiako saio batzuk eskaini dizkie proiektuari.

Ideia ezberdinak mahai gainean jarri ostean, neurri ezberdinetako mandrilezko tutuez pertsonaia batzuk sortu zituzten, hauekin kantu kantari dagoen abesbatza moduko bat osatuz. Ikastolan sortutako pertsonai hauek eta udaletxeko langileen laguntzaz, Araneko iturriko aterpean kokatu ziren. Honekin batera, latez osatutako lanparekin argiztatu dute aterpea eta  gabonekin lotzen ditugun hitzez margotutako zakuekin osatua izan da eszenatoki osoa.

Aurtengo proiektua xumea eta txikia bada ere, egindako lanarekin pozik geratu gara, horregatik datozen kurtsoetan ere ildo bera jarraituz, Ibarrako beste gune batzuk apaintzeko asmoa luzatu nahi dugu.

 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.