Skip to main content

LH 5. eta 6. Donostian

Pasa den astean, LH 5 eta 6.mailako taldeak Donostiara irteera egin genuen, bertan Gipuzkoako Foru Aldundia eta Aquariuma bisitatu genituen. Goizean goiz Ibarran gelditu ginen Tolosara joan eta trena hartzeko, oso gustura joan ginen bazterrak ikusiz. Donostiara iristean, LH6 taldea Aquariumera joan zen eta LH5 taldea Foru Aldundira; ondoren, bisita aldaketa egin genuen.  

Bisitak eta gero, gosez, bazkaltzera joan ginen Kontxako arkupeetara. Nahiz eta eguraldiak asko ez lagundu, hondarretan jolasteko eta gozatzeko aukera izan genuen. Konturatu orduko, bueltatzeko garaia iritsi zen. Trena hartu eta Ibarrara bueltatu ginen. EGUN EDERRAZ GOZATU GENUEN!! Hona hemen ARGAZKIAK.

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.