Skip to main content

Bizibira 2019

IBARRA ETA TOLOSA ARTEKO BIZIBIRA

Datorren irailaren 27an, ostirala, Ibarrako eta Tolosako ikastetxeak lotuko dituen bizikleta bira egingo da azken urteotako ohiturari jarraiki, ikastetxeetara joateko eredu jasangarriagoak daudela frogatzeko asmoz. 

Intujai antzerki taldeak dinamizatuko du. 16:30 Ibarrako plazatik abiatuko da, Uzturpe ikastetxeko ordezkariek testigua eramango dute eta 17:00tan Samaniegora iritsiko da. 17:10etan Herrikidetik pasako da eta 17:20etan Laskorainera iritsiko da. Azkenik, Zumardiaundian amaituko da bira eta bertan merendola eta festa bat egingo dira. Bilboko Zirkozaurre Zirko Konpainiaren eskutik zirko tailerra egingo da eta puzgarriak ere egongo dira txikienentzat. 

Guztiak gonbidatuta zaudete, ANIMATU!!!

 

(14:30tan bizikletak plazan uztea aholkatzen dugu)

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.