Skip to main content

Ikasi eta erakutsi

Urte berriari indarrez ekin diogu Uzturpe Ikastolan. Urtarrilaren 15ean, Bartzelonan izan ziren Sadako ikastetxea ezagutzen Uzturpeko 3 irakasle. Urtarrilaren16 eta 17an berriz, Baztan, Bera, Lesaka, Leitza, Orereta, Lazkao, Billabona, Altsasu eta Ordiziako ikastetxeak Uzturpeko eredu pedagogikoa ezagutzera etorri ziren. Hobetzen jarraitzeko bidean.

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
´"Euskarari Puzka" udazkeneko kanpaina abiatu du Errigorak eta saskiak eskatu ahalko dira azaroaren 12ra arte.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.