Azken hiruhileko honetan, DBH3-4ko Osasun Fisiko eta Emozionaleko ikasleekin Tolosaldean dauden hainbat kirol jarduera ezagutzeko aukera izan dute. Hala nola, orientazioa, igeriketa, eskalada, boleibola eta arrauna.
Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako ikasleak Inmakulada Lanbide Ikastola bisitatu dute, bertako Ile-apainketa eta Estetikako oinarrizko lanbide heziketako ikasleekin goiz pasa eder bat egin dute.