Skip to main content

Erronka 2017

Dakizuenez, bi aste barru Kilometroak ospatuko da OƱatin, eta azken urteetan egin ohi den bezala, Erronka antolatu dute Ikastola ezberdinetako ikasleen artean.

Aurtengoan ere, Uzturpeko gure ikasleek parte hartuko dute bertan eta lehen froga moduan bideo bat prestatu zuten pasa den ekainean.
Orain da garaia bideo bozkatzekoa eta horrela gure ikasleak laguntzekoa.

Ondorengo link honetan eman daiteke boza, baina gogoratu orri horretako saioa hasi beharra dela bozkatu ahal izateko. Aurreko urteetako izen eta pasahitz bera erabil daiteke horretarako.

https://erronka-kilometroak.joveninhastalos30.com/

Mila eker eta ongi izan!!!

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.