Skip to main content

L H 4 ko ikasleek konposta banaketan

L H 4 ko ikasleek konposta banaketan

Aste Berdearen ospakizunen barruan, Ikastolako Lh 4ko ikasleek udaletxeko Agenda 21ko arduradunekin batera herrian dauden konpostagailu komunitarioetan jasotako konposta, herritarren artean banatzeko aukera izan zuten, joan den asteartean.
Plazan jarri zen postu batetan, aurrez prestaturiko poltsak eskeintzen zizkieten, konposta etxeko lore, landare edo eta baratzetan erabili zezaten. Honela hondakin organikoen berrerabilera zuzen zuzenean ezagutu zuten.
Lan ederra egin zuten eta saiatu ziren nahi zuten guztiek bere poltsa izan zezaten.

 

Azken albisteak

LH 5eko ikasleak egun zoragarria igaro zuten Donostiako Eureka! Zientzia Museoan. Bisita hasteko, planetarioaz gozatzeko aukera izan zuten.
DBH4ko ikasleak Ormaiztegiko "Zumalakarregi Museoan" izan dira, Karlistaden eta Industrializazioaren inguruko erakusketaz gozatzen.
LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Ikastolaren eraldaketa prozesuari hasiera eman diogu gure lehenengo klaustroan.