Skip to main content

Nekane Tolosaren eskertza

 

ESKERRIK ASKO DENOI

Berrogei ta bi urteko

nere ibilbidea

utzi ta  hartuko det

neronen bidea...

Baina ez puntu ta aparte,

ez adiskidea!!

Betiko izango naiz

UZTURPEKIDEA!!!

Urruti geratzen da

hasitako eguna...

negarra, algara, antsi,

buila, isiltasuna...

Betiko itsatsi zait

zuen maitasuna,

zuek ere ez ahaztu

Nekane laguna.

Anekdota hutsa da

adinaren langa

pozik nago dakidan

guztia emanda,

ez naiz betiko agurtzen

gero arte esanda:

MUNDIALAK ZARETE

MUNDIALA IZAN DA!!!

Ahal dudana egin dut

zuzen edo oker,

barka bukatu gabe

utzi badet ezer...

Guraso, irakasle,

ikasle MILA ESKER

denok egin baitugu

UZTURPE HAIN EDER!!!

 

 

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.