Skip to main content

URTARRILAK 23, ASTELEHENA

ERAIKIZ PROIETUA

Azken urtetako hausnarketek bultzatuta eta pedagogia korronte berriak aintzat hartuta, proiektu berri bati ekin genion 2015/2016 ikasturtean Uzturpe Ikastolan. ERAIKIZ PROIEKTUA pertsonon ongizatea helburu duen proiektua dela esan dezakegu, haurra gaitasunez beteriko pertsona dela oinarri hartuta eta munduaz ikasteko berezko gaitasuna duela sinetsita, lan egiteko moduak eta begiradak  aldatzera datorrena.

Ez dugu zalantzarik, ongizateak testuinguru osasungarri baten beharra duela eta sistema hori familiek, ikastola komunitateak, antolaketa arkitektonikoek, materialek eta batez ere, berdinekiko harremanek baldintzatuko dutela. Aldi berean, ongizate horren zutabe dira hezkuntza prozesuko esku-hartzeak, hala nola, haurraren senei sentikortasunez eta egoki erantzutea;  bere gaitasunak identifikatu, balioetsi eta erantzutea; eta zailtasunak hautemanda horiek kudeatzen laguntzea.

Eraikiz proiektuan, haurra da bere ikasketen protagonista, beren gaitasunak garatuko dituena eta bide horretan, nola ez, helduon laguntza jasoko duena. Izan ere, bere gogo, plazer, interes eta beharrizanetatik abiatuta dauden jarduera eta ekintza autonomoak dira haurren ikaskuntza eta garapen psikomotor, afektibo, sozial zein kongitiborako oinarri.

Haurrak airea bezain beste behar du jolasa, bizitzen ari den mundua ulertu eta kudeatzen ikasteko. Gure iritziz,  jolasaren eta esperimentazioaren bitartez norberaren erritmoak errespetatzea lortzen da, autonomia, talde lana  eta harremanak aberasten dira, baina eta, guztiaren gainetik, haurrak bizitzan beharrezkoa izango duen konfiantza garatuko da.

Konfiantza eta segurtasuneko testuingurua batean bertako helduekin atxikitzeko segurtasuna, ingurunea arakatzeko, berdinkideekin harreman aberasgarriak izateko eta ikasteko aukera izango dute, bere gaitasunak garatzea ahalbidetuz. Egiteko eta ekiteko motibazio eta ausardia konfiantzak ematen digula sinetsita, beraz,  horixe da pedagogiaren oinarrian jarri duguna.

Laburbilduz, ERAIKIZ proiektua,  hezkuntza  gaur egungo  gizartearen beharretara  egokitzeko eta berau hobetzeko asmotan martxan jarritako proiektu bat da, zeina egitearen ekinez eraikiko duguna. 

Urtarrilak 23, astelehena

Hitzaldia: “Eraikiz proiektua gure komunitateari azalduz”

Uzturpe Ikastolako irakasleak

0-8 urteko umeen gurasoei zuzendua.

17:30ean Kultur Etxean

23 de enero, lunes

Conferencia: “Proyecto Eraikiz, mostrando a nuestra comunidad”

Profesorado de Uzturpe Ikastola

Dirigido a padres de niños de 0-8 años

En la Casa de Cultura a las 17:30

ERAIKIZ PROIEKTUA.pdf

Azken albisteak

Proiektuari amaiera emateko Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleek Lehen Hezkuntzako lehen mailako ikasleei ipuin kontaketa egin zieten. Esperientzia aberasgarria bezain gustagarria izan zen gure ikasleentzat.
Pasa den astean ospatu ziren Ikastolen Elkarteak antolaturiko "Piztu jakinmina" jardunaldiak. Bertan ikastola ezberdinetako esperientziak ezagutarazi eta besteek ondo egiten duten horretatik ikasteko aukera izaten da.
Idatzi honen bitartez gure esker ona adierazi nahi diogu Uzturpeko ikastolako komunitate osoari beste behin ere elkartasuna erakusteko egindako ahaleginagatik.
Apirilaren 29an Liburuaren Eguna ospatu da Uzturpe Ikastolan. Euskara Batzordetik egitarau zabala antolatu dute bertako partaideek.