Skip to main content

3. zikloko ikasleen irteera

Uzturpe Ikastolako 3. zikloko ikasleek oso irteera polita burutu dute asteazken honetan. Goizean goiz , ikertzaile bihurtuta, Zientzi museora abiatu dira, ikasturtean zehar ikasten ari diren guztia era praktiko batean frogatu ahal izateko. Bazkaltzera Kristina enea parkera joan eta gero eguna borobiltzeko Tabakalera eraikina ezagutu dute, benetan egun borobila izan dutena…

 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.