Skip to main content

Idazkari berria, ongi etorri!!!

Berandu bada ere gure langile berria aurkeztu nahi dizuegu. Mikel Imaz dugu idazkari berria, hemendik aurrera telefonoz hots egiten baduzu eta Arantxa edo eta Eneritzen ahotsa entzuten ez baduzue lasai egon, ez zarete nahastu, Mikel da eta gustu handiz erantzungo dizue. Ongi  etorri gure taldera MIKEL!!!

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.