Skip to main content

Dignity 1 erreskate barkuko kapitaina gurean izango da

Dignity 1ko kapitain Madeleine Habibek hitzaldi bat emango du Ibarran, Uzturpek ostiral honetan antolaturiko ekitaldian. Ikastola errefuxiatuen krisia bete-betean aztertzen ari dela eta, kapitain australiarrak erreskate operazio hauen nondik norakoak azaltzeko proposamena onartu du, herriari irekia izango den emanaldian.MSFren hiru itsasontzik osaturiko flotak 20.000 lagun atera zituen mediterraneoko uretatik 2015an. Iragan apirilean ekin zion berriz erreskate operazioari.

Lekua: Ibarrako Kultur Etxea

Ordua: 11:00tan

Antolatzailea: Ibarrako Uzturpe Ikastola

Hizkuntza: ingelesa

 

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.