Skip to main content

Uxueren artelana, saritua

Uxue Estibariz Tena ibartarrak Tamayoren 15. pintura lehiaketako bigarren saria irabazi du.  Udaberria Gipuzkoa Plazan. Horixe zen lehiaketako gaia. Ibartar gazteak, Donostiako udaletxean jaso zuen saria, antolatzaileen eskutik. Zorionak!

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.