Skip to main content

Alex Chouza ibartarra irabazlea

Baditugu Instant1ean lehiaketaren irabazleak!

700 argazki baino gehiago aurkeztu dira; zorionak guztioi!!!

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria zuzendaritzak eta nerabeentzako zerbitzuetako hezitzaileak sortutako lehiaketa apirilaren 15ean amaitu zen. Otsail-apirila bitartean 13-17 urteko nerabeek haien bizitzako, harremanetako momentu bat erakutsi digute. Gaiak era askotakoak izan dira: kirola, laguntasuna, musika, kultura….

Parte-hartzea izugarria izan da, 761 argazki aurkeztu dira guztira, eta Gipuzkoako nerabeek ederki azaldu dute beren sorkuntzarako gaitasuna eta identitate digitala era egokian garatzeko duten ahalmena. Honakoak izan dira 3 saridunak:

  1. Alex Chouza, 748 atsegite. Saria: Gazte Oporraldiak programaren barruan, Menorkarako bidaia 2 pertsonentzat.
  2. Iker Torre, 649 atsegite. 300 €, Gipuzkoako Foru Aldundiak aukeratutako dendan teknologian gastatzeko.
  3. Ainara Calvo, 585 atsegite. 150 € Gipuzkoako Foru Aldundiak aukeratutako dendan teknologian gastatzeko.

Gainerako finalistak honako hauek izan dira:

  • Ainhoa Merino
  • Telmo Uranga
  • Enara Agirrezabala
  • Maider Oliden
  • Marina Santos
  • Imanol Fernandez
  • Izaro Caballero

SARI GEHIAGO INSTANT1EAN FESTAN

Apirilaren 30ean, lehiaketaren sari-banaketako festa ospatuko da. Arratsaldeko 18:30ean izango da Tabakaleran, Kutxa Kultur aretoan. Bertan, epaimahaiak aukeratutako 10 finalistei ziurtagiria banatuko zaie eta, gainera, hainbat sari berezi ere izango dira horien artean (epaimahaiaren aipamen bereziaren sariak). Ondoren, DJ Muguruzak kontzertua eskainiko du.

Proiektuaren balorazioa egingo da, eta parte hartu duten argazkiak ikusteko aukera ere izango da. Parte hartzaile guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu. Animatu festara!

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.