Skip to main content

Jakin-Mina jarduerak. Zorionak!!!

Gure ikastolako DBH4ko Asier Aierbe, Josu Blanco eta Ane Calegain ikasleek Jakiunde  zientzia, arte eta letren akademiak antolatutako Jakin-Mina jardueretan parte hartu dute beste 420 ikaslerekin batera. Jarduera hauetan 5 hitzaldietara joan dira eta hitzaldietako gaiak anitza dira  eta adituak eskainiak izan dira guztiak. 

Jardueretan parte hartzeagatik, aurreko ostiralean Donostiako Gipuzkoako Diputazioaren egoitzan, ziurtagiri bana jaso zuten besteak beste Gipuzkoako Aldun Nagusia den Markel Olanoren eskutik eta egoitza bera ezagutzeko aukera izan zuten bisita gidatu baten bitartez.

Zorionak hiruei!

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.