Skip to main content

WhatsARTproiektua

Donostia 2016 Fundazioaren izenean, Kultiba Cambios Culturales-etik Gipuzkoako gazteentzat zuzenduta dagoen WhatsARTproiektuaren aurkezpena izan dugu ikastolan,  DBH3-4 ko ikasleei zuzendua.
WhatsARTek, artea eta sorkuntza kolektiboaren bitartez, nerabeek proposatutako erronkei erantzun bat ematea nahi du, hauek bizi diren gizartea hobetzeko eta etorkizun hobe bat bermatzeko asmoz. Gipuzkoako nerabeen adierazpen, erlazio eta kreazio-gaitasunak kapitalizatzeko asmoa du, haien potentziala, sormena eta kezkak bideratzeko eta modu horretan bidezkoagoak diren eta berdintasun gehiago dituzten eredu sozialetara zuzendutako aukera berriak sortzeko. Beraz, artea eta sormenaren arloetan, Gipuzkoako gazteen eta nerabeen errealitatearen analisira, gogoetara, haien interesei lotuta dauden gaitasun eta teknika artistikoen entrenamendura eta bizi diren gizarteak onartu behar dituen erronken adierazpen bezala ulertutako ko-kreaziora zuzenduta dagoen proiektu bat da.

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.