Skip to main content

ZUZENDARI GERENTEA

Errenteriako ORERETA IKASTOLA, KOOP. E. ak pertsona bat aukeratu behar du bere lantalderako, honako funtzioa bete dezan:

 ZUZENDARI GERENTEA

Kooperatibako Kontseilu Erretorearen esanetara, Plan estrategikoa eta kudeaketa plana bere gain hartuko ditu, definizioa eta inplantazioaren koordinaketa. Ikastolako arlo guztietako erantzukizuna izango du: administrazioa eta finantzak, erosketak, giza baliabideak, zerbitzu orokorrak eta mantentze lanak, irakaskuntza gaiak,… Definitzen diren helburuak lortzeko behar diren kanpo eta barne baliabideak kudeatuko ditu eta baita beharrezkoak diren harremanak jorratu (langileak, bezeroak, erakundeak, hornitzaileak,…). Horretarako ezagutza duen pertsona taldea koordinatuko du.

Baldintzak:

  • Arlo ekonomikoko Lizentziatura.  Edo arlo ekonomiko- administratiboan eskarmentua izanik, beste edozein Lizentziatura.
  • Esperientzia: Zerbitzu enpresak gidatzen gutxienez hiru urtetako esperientzia. Giza taldeak zuzentzen eta lan harremanak kudeatzen eskarmentua izatea.
  • Euskara menperatzea.

Baloratuko da:

  • Kooperatiben kudeaketan ezagutza izatea eta baita irakaskuntza munduan ere.
  • Ingelesa menperatzea.

 

CVak otsailaren 24 arte jasoko dira helbide honetan: seleccion@lks.es eta erreferentzia honekin:

 “ O. Ikastola “

Azken albisteak

DBH 1 eta 2ko ikasleek bi eguneko irteera ederra egin dute Oriora. Lehen egunean hondartzaz gozatu eta kayak-ean ibili ziren; bigarrenean, berriz, mendi ibilaldi polita egin zuten.
Kurtsoa behar bezala hasteko, DBH 3 eta 4koek Hondarribira irteera egin dute. Kayak, snorkel eta mendian paseoa egin dugu... Eguraldi ederra aprobetxatuz!
Haur Hezkuntzako ikasleak, Marce Tenak zuzenduriko "Marrazketa, pintura eta adierazpen artistikoa" tailerraren lanen XIV. erakusketa ikustera joan dira.
Joan den ostiralean lehen hezkuntzako ikasleak Belauntzara joan ziren. Ikasturteari hasiera bikaina eman zioten guztiek elkarrekin gozatuz.