Skip to main content

Haur eta gazte literatura irakur gida

MONDRAGON UNIBERTSITATEko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Haur Liburu Mintegiak argitara eman du 2001-2014 urte arteko haur eta gazte literatura liburu onenen bilduma. Haur eta gazte literatura irakur gida 2001-2014 izeneko irakur gidak jasotzen ditu urte tarte horretan mintegiak berak kaleratutako gidetatik liburu gomendagarrienak. 

Liburu "oso gomendagarrien" bilduma egiteko, Haur Liburu Mintegiak irakurri ditu euskarazko 1.614 liburu. Horietatik 687 jatorriz euskarazkoak dira eta beste guztiak itzulitakoak. Guztira, 192 liburu aukeratu eta komentatu dira gidan.

Egun, 13 lagunek osatzen dute Haur Liburu Mintegia baina, dozenaka izan dira urte hauetan proiektuan parte hartu dutenak. Eskoriatzako campusean biltzen den mintegian, parte hartzen dute unibertsitateko irakasleek eta Debagoieneko eskoletako eta Udal liburutegietako profesionalek.

Haur Liburu Mintegia 1989. urtean hasi zen liburuak aztertzen eta irakur gidak argitaratzen.

Gida deskargatzeko: Haur eta gazte literatura irakur gida 2001-2014 

Izan ondo

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.