Eguraldia lagun zutela ospatu da Ero Etxe elkarteak antolatutako lasterketa. Izugarrizko giro polita sortu da Tolosan zehar. 7OO korrikalari inguruk parte hartu dute bertan benjamin, alebin eta infantil mailan. Gure partaidetza handia izan da eta gure koloreak bazter guztietan ikusi dira. Zorionak txanpeldunak!!!
Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.