Skip to main content

Gabon zoriontsuak eta urte berri on!!!

Gabonetarako bertsoak/ Doinua: Gaueko izar

Gabon garaia gainean dugu

abendua badoanez

saia gaitezen tristurak ahaztu

ta barruak jazten pozez

Uzturpe garen ikasle_aita_ama

ta irakasleon partez

urte berri on ta Gabonetan

zoriontsu izan zaitez.

 

Urte osoan aritzen gara

lan egin eta ikasi

ta opor batzuk ez al ditugu

zuek eta guk merezi?

Gozatu orain etxekoekin

ta_haiek gozatu arazi

urte zaharra ondo agurtu

berria hobeto hasi. 

 

 

 

 

 

Azken albisteak

DBH 1 eta 2ko ikasleek bi eguneko irteera ederra egin dute Oriora. Lehen egunean hondartzaz gozatu eta kayak-ean ibili ziren; bigarrenean, berriz, mendi ibilaldi polita egin zuten.
Kurtsoa behar bezala hasteko, DBH 3 eta 4koek Hondarribira irteera egin dute. Kayak, snorkel eta mendian paseoa egin dugu... Eguraldi ederra aprobetxatuz!
Haur Hezkuntzako ikasleak, Marce Tenak zuzenduriko "Marrazketa, pintura eta adierazpen artistikoa" tailerraren lanen XIV. erakusketa ikustera joan dira.
Joan den ostiralean lehen hezkuntzako ikasleak Belauntzara joan ziren. Ikasturteari hasiera bikaina eman zioten guztiek elkarrekin gozatuz.