Skip to main content

Aldizkari berria

Dagoeneko ALDIZKARI BERRIA atera da, artikulu interesgarriz beteta egoteaz gain bitxikeri asko daude, HHko MARKO PEDAGOGIKOAREN berrantolaketa , Euskararen eguna, Galtzakomik, Eskola Agenda 21, sukaldaritza tailerra ( errezeta eta guztiz),kirolak  eta nola ez gure irakasle eta IKT dinamizatzaileari, Mikel Gerriko, egindako elkarrizketa … interesgarria benetan!!!

 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.