Skip to main content

Emakumenganako indarkeriaren aurkako inguruko jarduera

Gure inguruan agresio asko gertatzen dira eta normalak direla iruditzen zaigu. Ohikoak direnez, konturatu gabe eta nahi gabe egoera horretako lekukoak gara. Ezer ez egiten dugunean… eraso jasotzen duenaren pertsonaren ondoan jartzen ez garenean... ezer gertatuko ez balitz moduan beste leku batera begiratu eta joaten garenean … guk ere erasotzailearen alde jokatzen dugu. Hala ere, horren paperaz ez gara ohartzen. Inoiz pentsatu duzu erasotzailearen konplize izan zaitezkeela? Beste era batera esanda, lekukook parte hartzen badugu, zerbait egiten badugu… edozein biolentzia adierazpen eta horren barne genero-indarkeriarekin lotutako zenbait egoera ez dira gertatuko.

 

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.