Skip to main content

Xakea lehen hezkuntzan

Xakea lehen hezkuntzan zeharkako irakasgai bezala planteatuta, curriculumean barneratuta eta gure hezkuntza proiektuan sartuta dagoenez … laster Garry Kasparov bezalako jokalariak ikastola izango ditugu. Ea nor animatzen den horien kontra jokatzea.

Xake hezitzailea errotik desberdintzen da lehiaketara eta kirol bikaintasunera bideratutakotik. Gaitasun kognitiboen, trebetasun emozionalen eta gaitasun giltzarrien esparruetako jomuga eta helburuak ditu xede, eta horiek guztiak bizitzara estrapola daitezke.

Ondokoak dira xakeak lantzen dituen elementuetako batzuk: memoria, autokontrola, kontzentrazioa, enpatia, autoestimua, ikusmen espaziala, antolakuntza, problemak ebazteko jarrera afektiboa, ikasten ikastea, pentsamendu logiko-matematikoa, irakurmena. 

Azken albisteak

DBH 1 eta 2ko ikasleek bi eguneko irteera ederra egin dute Oriora. Lehen egunean hondartzaz gozatu eta kayak-ean ibili ziren; bigarrenean, berriz, mendi ibilaldi polita egin zuten.
Kurtsoa behar bezala hasteko, DBH 3 eta 4koek Hondarribira irteera egin dute. Kayak, snorkel eta mendian paseoa egin dugu... Eguraldi ederra aprobetxatuz!
Haur Hezkuntzako ikasleak, Marce Tenak zuzenduriko "Marrazketa, pintura eta adierazpen artistikoa" tailerraren lanen XIV. erakusketa ikustera joan dira.
Joan den ostiralean lehen hezkuntzako ikasleak Belauntzara joan ziren. Ikasturteari hasiera bikaina eman zioten guztiek elkarrekin gozatuz.