Skip to main content

USURBILGO LANBIDE ESKOLAN BISITAN

DBH2-ko ikasleak Usurbilgo Lanbide Eskolan izan ziren bisitan. Bertan, energia berriztagarriei buruzko azalpenak jasotzeaz gain, bertako instalazioak eta azpiegiturak ikusteko aukera izan zuten. Energiaren kontsumo arduratsu baten garrantziaz eta egungo gizarteak, oraindik, erregai fosilekiko daukan dependentziaz ere aritu ziren bertako irakasleekin. Bisita honetan, Ibarrako Udaleko ingurumen teknikariaren laguntza ere izan genuen.

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.