Skip to main content

OLINPIADAK

Ekainaren 10eko ostegunean, UIA-k (Uzturpeko Ikasle Asanblada) olinpiada batzuk antolatu zituen finalerako azterketetarako ikasi behar ez zuten ikasleentzat.
 
Olinpiada hauetan landutako baloreak: feminismoa, birziklapena eta talde lana izan ziren, beti ere euskara bultzatuz. Baita ere, honela, finalerako azterketetarako ikasi gura zuten ikasleek ikasteko aukera izan zuten.
 
Herri kiroletako jokoak izan ziren, baina moldaera berezi batzuk emanda.
 
Antolatzaileen balorazioaren arabera, ikasleek parte-hartze bikaina, iniziatiba eta giro ederra sorrarazi zuten.
 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.