Skip to main content

ZORTZIKOLORE ikuskizuna

Kaixo lagunok!
 
ZORTZIKOLORE ikuskizuna prestatu du Loatzo Musika Eskolak ekainaren 19rako Ibarrako kiroldegian gaueko 22.00tan.
 
Zortzi herri, zortzi kolore, zortzi lore...
 
Loatzo osatzen duten zortzi herrietako ikasleek hartuko dute parte 4 urtetik aurrera. Musika, bertsoak, antzerkia eta dantza.
 
Egun horretan gurekin egotera gonbidatu nahi zaituztegu momentu goxo bat pasatzera.
 
Eskerrik asko.

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.