Skip to main content

Uraren bidea_mendi irteera

Eguraldia lagun izan ez bagenuen arren, oso irteera polita burutu dugu igande honetan, Santikrutz baselizara igo ondoren, ubideari jarraituz, Aitzuloko begi naturalera iritsi ginen. Handik behera egin eta Sandailiko baseliza bisitatu ondoren, Arrikutzeko kobazuloa ikustera joan ginen.

Garbi dagoena aurten eguraldia gurekin erabat haserretu egin dela... zerbait egin beharko dugu datorren urterako. Ideiak onartzen dira. Santa Klaran arrautzak jarri ...

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.