Skip to main content

Eskola Agenda 21eko Udal Foroa

“ENERGIAZ MUGITU!”

 

MUGIKORTASUNA eta horretarako erabiltzen dugun ENERGIA izan da aurten Tolosaldeko Eskolako Agenda 21 programan landutako gaia.

Ikasturtean zehar buru belarri ibili dira ikasleak motordun garraiobideek eta hauek mugiarazteko erabiltzen diren erregaiek gure egunerokotasunean duten presentzia aztertu eta honek gure herrien antolamenduan eta bizitzan duen eraginaz hausnartzen. Egindako lanaren berri eman, emaitzak aurkeztu eta beraien kezkak eta proposamenak helarazteko, gaur Udal batzarra burutu dute. Gaztetxoenen ikuspegia ezagutzearen garrantzia azpimarratuz, atsegin handiz hartu dituzte udalean eta proposamenak aztertu eta erantzun bat eman die.

pp ibarra [Modo de compatibilidad].pdf

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.