Skip to main content

TOPIC argazki lehiaketa

Parte hartzeko epea: apirilaren 15etik 28ra

Museoen Nazioarteko Egunak 2013ren aukera horretaz baliatuta, Topic-ek, maiatzaren 18rako, larunbatean, egun osoan, ateak zabalik deritzon ekitaldia antolatu du, alde batetik; eta, bestetik, argazki lehiaketa bat, txotxongilo zale, museo honen zale eta, oro har, argazki zale guztientzat. GKo eta Tolosako Kultur Etxeko Argazki Tailerraren laguntzarekin.

Bakarrik, adiskideekin edo familiakoekin, partaideak gonbidatuta daude euren buruen argazkiak ateratzera museoan bertan, edota museoaren plano orokorrak edo txotxongilo zehatz batenak., Topic orokorrean delako gaia berez. Tolosako epaimahai profesional batek hautatuko du argazki onena.

Zenbat eta toki gehiagotik etorri parte hartzera, hobe. Argazkiak gure web gunean jarriko ditugu (www.topictolosa.com), eta guztiekin edozein bisitariei irekita egongo den erakusketa txiki bat antolatuko dugu Topiceko Ambigun maiatzaren 11tik 26ra. 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.