Skip to main content

Izan Korrika Laguntzaile!

AEK-k 1980an lehenengo Korrika antolatu zuenetik 18 Korrika eta 34 urte igaro badira ere, euskararen alde antolatzen den ekitaldi jendetsu eta garrantzitsuenetako hau aurrera eramateko eta euskararen herria zeharkatu ahal izateko laguntza behar du, inoiz baino gehiago. Tamaina honetako kanpaina batek herriaren eta herritar bakoitzaren laguntza ekonomikoa (bestelakoak ere, zer esanik ez!) behar du aurrera egiteko. Horregatik, duela bost Korrika, Korrika Laguntzailea kanpaina jarri zen martxan.

Laguntzaile egiten diren guztiek, 12 euroren truke, laguntzaile direla adierazten duen pina, Durangoko Azokan eta Euskal Herriko ehunka komertziotan beherapenak izatea ahalbidetuko dien Korrika Laguntzailea txartela, eta txartela erabili ahal izango den komertzioen katalogoa eskuratuko dituzte.

AEKren eta Korrikaren esker ona adierazteko modu xume bat baino ez da, baina bene-benetan garrantzitsua dena zera da, bi urterik behin, 12 euroren truke, 50 zentimo hilean, Korrika Laguntzailea izatea eta Korrikari eta AEKri laguntzea.

Oraindik Korrika laguntzailea ez bazara, AEKren euskaltegietan eska ditzakezu pina, txartela eta katalogoa. Internet bidez ere egin dezakezu zure eskaria, Korrika 19ren logotipoaren gainean klikatuta (galdetegia gaztelaniaz dago. Barkatu eragozpenak!) eta etxean jasoko duzu.

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.