Skip to main content

Agate Deuna

Eguraldi iragarpena zela eta Santa Ageda bezpera honetan kalez kale kantari ez irtetea erabaki genuen. Baina, hala ere, gure aterpe zoragarria aprobetxatuz, eta tradizioari eutsiz, bertan Santa Ageda koplak abestu ditugu ikastolako guztiok.

 

SANTA AGEDA


 

ZORION, ETXE HONTAKO DENOI! 
OLES EGITERA GATOZ, 
ATERIK ATE OHITURA ZAHARRAK 
AURTEN BERRITZEKO ASMOZ. 
EZ GAUDE OSO ABERATS DIRUZ, 
EZTA ERE OINETAKOZ. 
BAINA EZTARRIZ SANO GABILTZA, 
TA KANTA NAHI DEGU GOGOZ.

 

SANTA AGEDA BEZPERA DEGU 
EUSKAL HERRIKO EGUNA, 
ETXE GUZTIAK KANTUZ POZTEKO 
AUKERATUA DEGUNA. 
SANTA MAITEA GAUR HARTU DEGU 
GURE BIDEKO LAGUNA. 
HAREN LAGUNTZAZ BETE GENTZAKE

EGUN HONTAKO JARDUNA.


 

IIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIEEEEEUPPPPP!!!

 

 

Uzturpetik Ibarrara

kantari etorri gara

arratsaldeon herrikideok

agur eta besarkada.


 

Santa Ageda bezpera

kantari goaz kalera

ahotsak gora zerurantz eta

makilak berriz lurrera.


 

Txanpon handi edo txikia

euro edo ogi zatia

guk esker onez hartuko dugu

gaur emandako guztia.


 

Poztu nahi dugu Ibarra

badu pozaren beharra

kantuak eta alaitasunak

ematen digu indarra.


 

Entzun zuk limosnaria

bota bilete handia

txanpon gehiegik zula ez dezan

gure maindire txuria.


 

Maldak jetxi eta igo

orain bagoaz astiro

eskerrik asko ibartar denoi

 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.