Skip to main content

Auzolan arrakastatsua

Gaur  ikastola barruko zein kanpoko konponketa edo txukunketa lanak burutu ondoren Jose Mari Barriolak eskainitako hamaiketako ederra "aztertzeko" aukera izan dugu, aho batez zoragarria izan dela baieztatu  dugu. 
Eskerrik asko azaldu zareten guraso eta langile guztiei. lan ederra egin duzue eta!!!!

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.