Skip to main content

EGUBERRIAK

Eguraldi zoragarriarekin batera iritsi dira Gabonetako oporrak, haurrentzako behinik behin, eta hori dela eta Ikastolako irakasle, guraso eta ikasleek kantari zeharkatu dituzte Ibarrako kaleak. Olentzeroaren etorrera ospatzeaz gain, gabon zoriontsuak eta urte berri opa nahiean.
Ondo pasa oporrak

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.