Skip to main content
2014/12/04
V. Elkartasun Kilometroa
Kaskarotenea ikastola. Ziburuko ikastola
Familia agurgarria:
Elkarbizitza Planeko ekintzekin aurrera jarraituz, Ziburuko Kaskarotenea ikastolari laguntzeko, eta Euskararen Egunaren harira, “V. Elkartasun kilometroa” antolatuko dugu. Aurtengo helburua gure ikasleak, Euskal Herrian euskaraz ikasi nahi duten familien errealitateaz jabetzea da.Ia 3 hilabete dira Ziburuko ikastola debekuen gainetik mantentzen dela. Auzapezak galdegin bezala, Pauko Administrazio auzitegiko epaileak irailaren 9az geroztik egun bakoitza 100€ hasieran eta ondoren 400€ko isuna ordaintzera zigortu zuen ikastola. Zigorra jaso arren, gurasoek bertan segituko zutela ikusirik, auzapezak ura eta elektrizitatea moztuko zizkiela eta ikastola inguratzen duten hesiak kenduko zituela egin zuen mehatxu. Eta arazo horiei aurre egiteko argindarra sortzeko makina bat alokatu eta, beharrezkoa bada, ur botilak erosiko dituzte gurasoek. 
Horrela izanik, eta gastu horiei aurre egiteko, dirua biltzen ari dira eta Euskal 
Herri osoari egin diote dei, Ziburun ikastola bizirik egoteko kanpainan lagun dezagun. Gauzak horrela, abenduaren 11an edo 16an (eguraldiaren arabera), arratsaldeko 3:00etatik 4:30era, lasterketa solidarioa egingo dugu. Ibarrako plaza eta San Ignazio arteko zirkuituari itzuliak emango dizkiogu. Gure artean izango da 
Laida Mujika, Uzturpeko ikasle ohia eta Ziburuko ikastolako lehendakaria.Idatziarekin batera doan taulan ikusten duzuen bezala, ikasleek dirua emango dieten laguntzaileak bilatuko dituzte. Ikasle bakoitza ahalik eta laguntzaile gehien ortzen saiatuko da. Jasotako dirua Laida Mujika berari emango diogu, berak ikastolako gurasoen esku utzi dezan. Denon interesa eta esfortzua ezinbestekoa izango da ekintza modu arrakastatsuan burutzeko. Lasterketan parte hartzera gonbidatuta zaudete.
Eskerrik asko eta laster arte
 
 
 
 
 
Bizikidetza Behatokia
 
V. Kilómetro Solidario
 
Kaskarotenea ikastola. Ziburuko ikastola
 
Estimada familia:
 
Incluido en las diferentes actividades del Plan de Convivencia, hemos organizado el “V Kilómetro Solidario” con la intención de ayudar a la ikastola Kaskarotenea de Ziburu. El objetivo de este año es que nuestros alumnos conozcan La realidad de las familias de Euskal Herria que quieren estudiar en euskara. Desde hace 3 meses la Ikastola de Ziburu se mantiene a pesar de la prohibición y la multa de 100€ diarios primero, y 400€ después, que, a petición del alcalde, les impuso el juzgado de lo Administrativo de Pau. Viendo el nulo resultado de la medida, el alcalde les amenazó con cortarles el agua y el suministro eléctrico y con quitarles el vallado que rodea a la ikastola. Los padres han respondido alquilando un generador y, si es necesario, comprando botellas de agua.
 
Así las cosas, han hecho un llamamiento a las familias de Euskal Herria con el propósito de recoger el dinero necesario para hacer frente a los gastos generados.De esta manera, el próximo 11 u 16 de diciembre (en función del tiempo), de 3:00 a 4:30 de la tarde, realizaremos la carrera solidaria. Daremos vueltas en el circuito comprendido entre la plaza de Ibarra y el barrio San Ignacio. Con nosotros estará Laida Mujika, ex alumna de Uzturpe y presidenta de la ikastola de Ziburu.
Con esta nota adjuntamos una tabla; los alumnos deben esforzarse en buscar el mayor número posible de patrocinadores que les den dinero. El dinero recogido se Lo daremos a Laida Mujika para que ella lo entregue a los padres de la ikastola.
 
El esfuerzo de todos será necesario para que esta actividad se desarrolle adecuadamente. Estáis todos invitados a participar en la carrera.
 
Muchas gracias y hasta pronto.
 
 
Portadako irudia

Azken albisteak

2024-11-27
Aurten zinema Ibarrara heldu da Tinko programaren baitan. “Euskara zine aretoetara” lemapean Euskal Herriko ikastetxe guztietara nazioarte mailako hainbat film euskaraz ikusteko aukera zabaldu da. Filmarekin batera…
2024-11-27
Lehen Hezkuntzako sukaldaritza tailerrak ikaragarrizko arrakasta izan du Uzturpe ikastolako ikasleen artean.
2024-11-26
Uzturpe ikastolako LH6.mailako ikasleek, UEMArekin elkarlanean eginiko Euskara ikasarloko proiektuaren baitan, bakoitzaren Hizkuntza Biografia sortu dute.
2024-11-26
Azken hilabeteetan, Haur Hezkuntzako hezitzaileok argazki-album pertsonalizatuak sortu ditugu, bertan, gure interesak, zaletasunak eta definitzen gaituzten alderdiak bilduz. Album horiek, lehenik eta behin, irakasle taldean…