Skip to main content

ZIBURUKO IKASTOLA

Ziburuko Kaskarotenea Ikastola bizitzen ari den egoera larria dela eta, Uzturpe Ikastolak bat egiten du haren alde aurrera eramango diren ekintzekin eta gure elkartasuna adierazten diogu Ziburuko Ikastola osatzen duen hezkuntza komunitateari.

 

            Momentu honetan Ziburuko ikastola muturreko egoeran dago. Oporren aurretik egindako mehatxua bete, eta argindarra kendu diote ikastolari eta auzitara jo dute berriro Ikastolaren aurka, egun ezarritako isuna (eguneko 100 €) handitzeko (eguneko 400 €).

 

            Hau dela eta, azaroaren 8an, larunbata, Ziburun arratsaldeko 16:00etan egingo den manifestazioan parte hartzeko deialdia luzatu nahi dizuegu. Bertara joan nahi duzuenontzat, Galtzaundik Tolosako zezen plazatik  arratsaldeko 15:00etan aterako diren autobusak antolatu ditu (5 € Atariako arpidedunentzat eta 7 € besteentzat). Izen eman nahi baduzu Galtzaundiko egoitzara jo edo dei ezazu  (943655004).

 

            Besterik gabe agur bero bat.

 

 

Estimada familia:

 

            Frente a la grave situación que está viviendo la ikastola Kaskarotenea de Ziburu, Uzturpe Ikastola se suma a las actividades que se llevarán a cabo y expresa su solidaridad a toda la comunidad educativa que forma la ikastola de Ziburu.

 

            En este momento la ikastola de Ziburu está en una situación extrema. Se ha cumplido la amenaza que se les hizo antes de verano, y han cortado la corriente eléctrica a la ikastola. Además de ello, han ido a los tribunales otra vez para ampliar la multa que debe pagar la ikastola pasando de 100 € diarios a 400 € diarios.

 

            Por todo lo comentado, os invitamos a participar en la manifestación que se celebrará en Ziburu el próximo sábado, día 8 de noviembre, a las 16:00. Para todo el que quiera acudir a la manifestación, Galtzaundi ha organizado autobuses que saldrán a las 15:00 desde la plaza de toros de Tolosa. El precio será de 5 € para los socios de “Ataria” y de 7€ para los demás. Para reservar plaza deberéis acudir a las oficinas de Galtzaundi o bien llamar a Galtzaundi (943 655004).

 

            Sin más un cordial saludo.

 

 

 

Iker Gibelalde

Uzturpe Ikastako Zuzendaria

 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.