Skip to main content

ORIO HERRI IKASTOLA

Kaixo: berriro ere laguntza eske gatoz, pasa berri den Kilometroak dela eta.Oraingoan ardo eskaintza berezi bat dugu zuentzat. Kilometroak egunean zerbitzatu ziren ardoak ditugu prezio onean zuentzat eskaintzeko. Gainera, erositako ardo botila bakoitzeko, Gailur Upategiak 1€-ko ekarpena egingo dio Orio Herri Ikastolari.Eskaerak egiteko epea: urriaren 31. ikastolan bertan. 

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.