Skip to main content

ERRIGORA, GOGOZ ETA ILUSIOZ

Errigorak bigarren kanpaina abian Nafarroako produktuak eta euskalgintza sustatu asmoz

Nafar hegoaldeko uzta, eskutik eskura izenean, bigarren kanpaina jarri du abian Errigorak. Iazko udazkenean Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka kanpainak izandako arrakastaren ostean dator hau. Nafarroako hegoaldeko produktuak ekoizleen jatorrizko prezioan eta norberaren herrian eskuratzea ahalbidetzen du Errigora ekimenak.

Bitartekaritza gastuak ekidinez, auzolanean produktu nafarrei bide berriak irekitzeko asmoz jarri zen abian proiektua, eta elikagaiak Euskal Herriko txoko ezberdinetara iritsarazi dituzte. Oraingoan oliba olio birjin ekologikoa eta konbentzionala eskainiko dituzte.

Nafarroa hegoaldeko oliba olio bidoia eskuratzeko apirilaren 15a baino lehen egin behar da eskaera. Ekainerako piper loteak, orburu loteak eta zainzuriak eskaintzea aurreikusten dute.

BIDEOA_euskaraz

BIDEOA_gaztelaniaz

 

 

 

 

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.