Skip to main content

Baketik antzerki foruma

BAKETIK ANTZERKI FORUMA UZTURPEN

Baketik elkartearen eskutik jardunaldi interesgarri batean parte hartzeko aukera izan dugu Uzturpe Ikastolan. Antzerki foruma deitzen zaion ekimenarekin etorri ziren May eta Elena antzezle eta dinamizatzaileak eta eurekin errealitatean bizi diren gaiak jorratzeko aukera izan dute LH5. eta 6 mailako ikasleek. Hiru zatitan banatu zuten goiza. Lehenengo, errealitatearen isla izan zen antzerki bat egin zuten bi aktoreek eta ikasleek eszena horiek aztertu zituzten. Ondoren, zein egoera hobetu zitezkeen baloratu zuten eta horiek hobetzen saiatu ziren; kasu honetan ikasle batzuk aktore izatera pasa ziren. Azkenik, gure gizartean, ikastetxean eta egunerokoan ditugun arazoen gaineko hausnarketa egin zuten

Azken albisteak

LH5eko ikasleek Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute.
Gau Beltzaren Ibilbidean aritu diren ikasle eta irakasleekin ibilbidearen balorazioa, hurrengo urterako proposamenak eta eskertza egin dugu ikastolan.
DBH 4ko ikasleak  Galtzagorri Elkarteak sustatutako Podcast grabazioan izan ziren. Iazko ikasturtean gure ikasleek "Liburu Gaztea" lehiaketan parte hartu eta lehen saria eskuratu zuten.
Beste ikasturte batez, Ibarra Martxan ekimenarekin bat egin du Uzturpe Ikastolak.