Skip to main content

DBHko frantses tailerra

Guraso agurgarriak:

 

     Eskutitz honen bidez DBHko Frantses tailerraren inguruan hartutako azken erabakia adierazi nahi dizuegu. Eleanitz proiektuak honela eskatuta, tailer hori aukeratzen zuten ikasleek 4 urtetarako konpromisoa hartzen zuten.

 

     Tailer horren aplikazioak 2. urtea duen honetan, baldintza horrek zenbait ikasleri etorkizunean beharrezko izan ditzaketen beste tailer batzuk (adb: biologia-geologia) aukeratzeko ezintasuna sortzen diela konturatu gara.

 

     Hori dela eta, DBHko 1. ziklo bukaeran (DBH2. maila bukatzerakoan) tailerrez aldatzeko aukera ematea erabaki dugu.    

 

     Beraz, egindako aukeraketan aldaketa gauzatu nahi dutenek irailean bere tutoreari adierazi beharko diote.        

 

        Ulertuko duzuelakoan, barkatu eragozpenak eta jaso ezazue gure agurrik beroena.

 

Oharra: Frantses tailerra 2. zikloan aukeratu nahi dutenek gutxieneko maila izan beharko dute.

Frantses tailerra - eleb.pdf

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.