Skip to main content

Uzturpe ikastola Topicen

Uzturpe ikastolak, Topic-ek datorren ikasturtean abian jarriko duen urrutiko hezkuntzan parte hartu du.
Uzturpe ikastolako 2.mailako ikasleek Topic-eko lehenengo online konexioan parte hartu dute. Urrutiko hezkuntza honen bidez, ikasleak ikasgelatik mugitu gabe eta internet konexio, proiektore eta pantailaren bitartez, TOPICen aurkitzen zen aurkezlea ikusi, entzun eta berarekin hitz egiteko aukera izan zuten. Jardueraren helburuak, haurrek txotxongilo mundua ezagutu, forma eta koloreekin jolastu eta euren sormena landuz txotxongilo eder bat eraikitzea zirelarik. Uzturpe ikastolarentzat zein Topic zentroarentzat elkarlanean egindako esperientzia berri, ezberdin eta aberasgarri bat izan delarik.

Azken albisteak

Gure ikastolako txikienek tenperarekin esperimentatzeko aukera izan dute. Pintzelak eskuetan hartu eta kristalaren gainean margotuz, sormena eta irudimena lantzeko esperientzia aberasgarri eta dibertigarriaz gozatu dute.
Ikastolan arte-hezkuntzaren arloko eskaintza zabaldu nahi izan dugu aurten, ikasleei sormena, adierazpen artistikoa eta trebetasun praktikoak garatzeko aukera berriak eskainiz.
LH6.mailan “Mundua aldatzen ari da” proiektuan buru belarri gabiltza. Aldaketa hauen aztarnak ezagutzera etorri gara Zumaiara egun pasa.
Ostiralero bezala, Argitxo bere bidaia bereziarekin hasi da! Haur Hezkuntzako ikasleek Argitxo txandaka eramango dute etxera , asteburua elkarrekin igarotzeko.