Skip to main content

Ibarrako Azoka 2019

Familia agurgarriak:

       Irailaren 15an Ibarran ospatuko den Azoka Berezia dela eta, gogorarazi nahi dizuegu Ikastolak, urtero bezala, postua jarriko duela.

       Aurtengoan ere, plaza sarrerako zubi ondoan izango dugu gure tokitxoa. Bertan ikastolako jantziak ikusteko eta neurri desberdinetako jantziak probatzeko aukera egongo da (sudaderak, kamisetak, legginak…). Beraz, zuen seme-alabekin etorri, jantziak probatu eta hauetako edozein jantzi gustukoa izanez gero, bertan enkargatzeko aukera izango duzue.

13:00etan, Uzturpe Ikastolaren aldeko zozketa izango dugu. Ikastolako komunitateak eskainitako produktuez osaturiko bi sorta zozketatuko dira, ikastolako postuan bertan. Informazio gehiago hemen: https://www.uzturpe.eus/zozketa2019

       Honetaz gain, DBHko ikasleak haurren aurpegiak margotzen arituko dira (11:30-13:00), eta frantses tailerreko ikasleek talo postua izango dute Emeterio Arrese inguruan, ikasturtean zehar egingo duten elkartrukerako diru-laguntza lortzeko helburuarekin.

       Jakin ere, honen guztiaren muntatze eta desmuntatze lanetan laguntzeko prest baldin bazaudete, aurreko eguneko (irailak 14, larunbata) arratsaldeko 16:00etan, edota igandean bertan 14:00etan, Ibarrako plazara ager zaitezketela.

Aldez aurretik mila esker,

Usue Sukia

Uzturpe Ikastolako Zuzendaria

Azken albisteak

DBH 1 eta 2ko ikasleek bi eguneko irteera ederra egin dute Oriora. Lehen egunean hondartzaz gozatu eta kayak-ean ibili ziren; bigarrenean, berriz, mendi ibilaldi polita egin zuten.
Kurtsoa behar bezala hasteko, DBH 3 eta 4koek Hondarribira irteera egin dute. Kayak, snorkel eta mendian paseoa egin dugu... Eguraldi ederra aprobetxatuz!
Haur Hezkuntzako ikasleak, Marce Tenak zuzenduriko "Marrazketa, pintura eta adierazpen artistikoa" tailerraren lanen XIV. erakusketa ikustera joan dira.
Joan den ostiralean lehen hezkuntzako ikasleak Belauntzara joan ziren. Ikasturteari hasiera bikaina eman zioten guztiek elkarrekin gozatuz.