200 kg BAINO GEHIAGO BAIETZ

BADATOR BADATOR....

 

Urte Zaharreko III. Krosaren Ibilbidea aurreko urteetako bera izango da:
Helduek 5.400 metro burutu beharko dituzte, San Bartolome plazatik hasiko da eta Euskal Herri kalea -San Inazio auzoa -Emeterio Arrese – Arane – Zaldune -Azkue eta San Bartolome plazarako bidea bi aldiz egin beharko da.

 

 

 

Gaztetxoak berriz, adin – taldearen arabera sailkatuta, 300 metrotik1.800 metro bitartean korri egin beharko dute. Plazatik Azkuera bitartean mugatuko da hauen ibilbidea.

 

Parte hartzeko dortsalak jaso behar dira eta dortsalen banaketa lau egunetan zehar egingo dugu: abenduak 26, 29 eta 30ean arratsaldeko 17:00etatik 19:30era bitartean San Bartolome plazan, eta abenduak 31n eguerdiko 12:00etatik 13:30era bitartean toki berean.

 

Korrikalari bat = elikagai bat

Biltzen den janari guztia elikagai bankura bidaliko dugu, elkarteak Oiartzunen duen helbidera. 

Iaz, 180 kilo janari bildu genituen, animo!!!.