Zer ikusten da Uzturpen?

UEMAk Uzturpeko LH eta DBHko ikasleen ikus-entzunezkoen kontsumoari buruzko ikerketaren emaitzak aurkeztu ditu. Azterlanean, telebista, sare sozialak, streaming plataformak, musika eta bideojokoen kontsumoa aztertu da, eta euskara erdaren oso azpitik dagoela ondorioztatu dugu. 

Esaterako, gaztetxoek ikusi duten azken serie edo marrazki bizidunetatik % 29,2k baino ez du ikusi euskaraz, eta adinean gora doazen heinean jaitsi egiten da ehuneko hori: DBHko ikasleen % 10,2k baino ez du ikusi euskarazko serie edo marrazki-bizidunak. 

Hementxe dituzue ikus-entzunezko kontsumoen azterketatik ateratako datuen emaitzak DBH eta LHn, baita lapurpen bideoa ere.