Udako oporren aurretik ARITUZ webgunearen berri eman nahi dizuegu. Euskara hutsezko kantu, jolas, asmakizun eta gainerakoez familia giroan gozatzeko baliabide sorta biltzen du, etapaka sailkatuta.
Ikasturte amaiera ospatzeko, LH 1., 2. eta 3. mailako ikasleak Uzturre mendira igo gara. Egun bikaina igaro dugu naturaz gozatzen.
Eskolaz Kanpoko Ekintzen (EKE) programa.
Kirol eta kultur ekintzek berebiziko garrantzia dute gure hezkuntza proiektuan. Hori dela eta, Ikastolak hainbat ekintza eskaintzen dizkie bere kideei.