Ikastolara itzulera

Irailaren hasieran ikasgeletara itzuli gara, hilabete luzeen ondoren. Ikasturte ezberdina da 2020-21 hau, erronkaz jositako ikasturtea...: musukoa, eskuak maizago garbitu, distantziak mantendu…Osasun egoera dela eta, aurten zalantza eta beldurrak ugariak dira,  baina ikasturte hasiera honetan nagusi da gure artean ilusioa eta gogotsu ekin diogu ikasturteari.  

Lehen asteetan protokoloetako jarraibideak martxan jarri eta egunerokora egokitzeko pausuak eman ditugu eta hurrengo asteetan ere egokitzapenak egiten joango gara noski, etengabe aldatzen baitira  Elkar zaintzea da garrantzitsuena.