Euskararen eguna 2020

Euskararen egun bizi, alai eta koloretsua ospatu dugu Ikastolan. Musika, irteerak Argitxoren bila, dantza, jokuak, murala….denetik izan dugu gurean.

Bi urteko haurrak talo tailerra izan dute, HHko ikasleak Argitxoren bila abiatu dira Ikastola inguruko karobira "Euskaraz bizi nahi dut" banderola soinean hartuta.

LHkoak berriz, ipuin irakurketak izan dituzte gela guztietan, mural koloretsu bat margotzen ere aritu dira goizean goizetik, eskumuturrekoen banaketa, eta azkenik, euskal abesti bana aukeratu eta bideoklipak grabatzen aritu dira gelaka, arratsaldean kantu festa birtuala burutzeko.

Azkenik, DBHkoak, ikasle gazteagoentzako bideoklipak grabatzen aritu dira, ondoren, euskal kulturaren inguruko jokuak izan dituzte mahaigainean, eta azkenik, "Euskara munduan" dokumentala ikusteko parada izan dute

ARGAZKIAK HEMEN