DBHko ikasleak eskiatzen

Martxoaren 7 eta 8-an, DBHko gure ikasleek eski egonaldia izan zuten. Aretteko eski estazioan bi egunez eskiatu ahal izan zuten eta ikastolen elkarteko hezitzaileen eskutik ikastaroak jaso zituzten. Gaua pasatzera Irabarne herriko aterpetxera joan ziren eskiatu ondoren. Eguraldiak larunbatean lagundu ez zien arren, igandeko egun zoragarriak borobildu zuen asteburua.