Bidaia bekako irabazleak

Antxon Bandres bidaiarien txokoak, bidaia bekako zazpigarren edizioa aurkeztu zuen joan den otsailean. Helburua, DBH 4-ko gazteen artean bidaiatzeko gogoa sustatzea da, diru askorik gabe bidaiatu daitekeela azpimarratuz.  Jarduera fisikoa, aisia eta osasuna ikasgaiaren helburuen artean, ikasleek beraien aisialdia eta denbora librea ikuspegi osasuntsu batetik antolatzeko tresnak ematea da, eta honen barruan, jarduera fisikoarekin loturiko bidaia bat antolatzea proposatu zitzaien ikasleei. Prozesu honetatik, “Amalurraren ertzak” proiektua jaio zen, Euskal Herrian zehar 5 egunez antolaturiko bidaia bat, herrialde ezberdin bakoitzean naturako kirol jarduera ezberdin bat gauzatuz. Bidaia bekara aurkeztu ziren 8 lanen artetik, gure ikastolako ikasleek egin zutena izan da irabazlea eta sari bezala, proposaturiko bidaia aurrera eramango dute ekainean, Josu Iztueta eta bere furgoneta bidelagun dituztela. Zorionak Asier Gurrutxaga, Irati Olano, Jon Urrestarazu eta Manex Rubiños, lan bikaina egin duzue, orain gozatu eta ikasi esperientziaz.