Skip to main content

Hona hemen Haur Hezkuntzako irakasleek luzatu diguten eskutitza. Egunero, haurrekin etxean egiteko proposamenak eskaintzen dizkigute HH-ko  webgunean.
2020. urtea hasi berritan ikasturtez ikasturte Uzturpen aritu ziren eta diren guztiei eskerrak emateko 50.urteurrena ospatzeari gogotsu eutsi genion eta honen antolaketa lanetan harrapatu gintuen birusak
Martxoaren 12an Tolosaldea eta Goierriko ikasleen artean Bertso Paper lehiaketa burutu zen Tolosako Laskorain Ikastolako areto nagusian.
Idatzi honen bidez jakinarazten dizuegu Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztien eskola-jarduera presentziala aldi baterako eteteko hartutako erabakiaren berri.
Iazko egonaldia eta gero, DBH 4koak aurten ere paper eskolara egin dute bisita. Bertan duten formakuntza eskaintza ikusi eta etorkizunaz hausnartzeaz gain zientzian murgildu ziren bertako laborategian
Iaz egin bezala, aurten ere kirol egokitua landu dugu gorputz hezkuntzako saioetan. Gipuzkoako kirol egokituko federazioak utzitako materialaren bitartez, jarduera ezberdinak burutu dituzte ikasleek.
Martxoaren 7 eta 8-an, DBHko gure ikasleek eski egonaldia izan zuten.
DBH3ko Arte hezkuntzako ikasleekin kartelgintza lantzen aritu ostean, martxoak 8 eguna aldarrikatzeko gure diseinu propioak landu ditugu.
Baketik erakundetik bideratzen den Antzerki Forum egitasmoan parte hartu dute DBH 3 eta 4. mailetako ikasleak. Maila bakoitzean, goiz oso bat eskaini zaio dinamikari eta benetan lanketa interesgarria burutu dute lau geletako…
Ikasturte honetan DBH4ko ikasle taldetxo batek JAKIUNDEk antolatutako JAKIN-MINA 2019-2020 GIPUZKOA egitasmoan parte hartu du eta bertan ikasleek gai ezberdinen inguruan hainbat adituk emandako hitzaldietan parte hartzeko…
Jordyn Kanadiarra gure artean dugu hilabete batzuetarako eta Haur Hezkuntzara ere etortzen da astero gurekin ekintza desberdinak egitera
DBH 3. mailako ikasleek EKIN! ekimenean hartu dute parte. Tolosaldeko Mankomunitateak, Ecoembes eta Ecovidrio erakundeekin elkarlanean burutzen duen egitasmo honetan hondakinen inguruko hainbat arlo landu dituzte