Skip to main content

Euskararen eguna 2020

Euskararen egun bizi, alai eta koloretsua ospatu dugu Ikastolan. Musika, irteerak Argitxoren bila, dantza, jokuak, murala….denetik izan dugu gurean.

Bi urteko haurrak talo tailerra izan dute, HHko ikasleak Argitxoren bila abiatu dira Ikastola inguruko karobira "Euskaraz bizi nahi dut" banderola soinean hartuta.

LHkoak berriz, ipuin irakurketak izan dituzte gela guztietan, mural koloretsu bat margotzen ere aritu dira goizean goizetik, eskumuturrekoen banaketa, eta azkenik, euskal abesti bana aukeratu eta bideoklipak grabatzen aritu dira gelaka, arratsaldean kantu festa birtuala burutzeko.

Azkenik, DBHkoak, ikasle gazteagoentzako bideoklipak grabatzen aritu dira, ondoren, euskal kulturaren inguruko jokuak izan dituzte mahaigainean, eta azkenik, "Euskara munduan" dokumentala ikusteko parada izan dute

ARGAZKIAK HEMEN

Azken albisteak

Aurtengo LHko Sukaldaritza tailerra gozo gozo hasi dugu Uzturpe ikastolan. Gure ikasleek fruitu gorrien mermelada kozinatu zuten oraingoan!
LH 5eko ikasleak egun zoragarria igaro zuten Donostiako Eureka! Zientzia Museoan. Bisita hasteko, planetarioaz gozatzeko aukera izan zuten.
Mendi itzuli ederra egin zuten atzo Bedaiotik abiatu eta Balerdipean Urdileko eta Zarateko lepoetatik igaroz. Bertan udazken kolore zoragarriez gozatzeko aukera izan zuten.
DBH4ko ikasleak Ormaiztegiko "Zumalakarregi Museoan" izan dira, Karlistaden eta Industrializazioaren inguruko erakusketaz gozatzen.